11/02/2016

KAZE

2006an trovo-a idazten hasi zen, gitarrako olerki batzuk eta handik urte batera rap abestiak idazten hasi zen. Hasiera batean Kas izena hartu zuen, baina geroago Cartagenako beste rap abeslari batekin zegoenean, Decima deitua, ezizena aldatu zuen eta gaur egungo Kaze hartu zuen. 2010tik aurrera bere Youtubeko kanalera gaiak eta abestiak igotzen hasi zen eta gaur egun 100.000 harpidedun baino gehiago ditu. 2010etik Espainian zehar birak egiten aritu da. Hastapenetan, Cartagenako ekitaldi ugarietan abesten hasi zen, esaterako, Erromatarrak eta Kartagotarrak edo Mandarache sarietan aritu zen. Kontzertuak Espainia osoan zehar eman arren, gaur egun arte bere bira deigarriena Circuito de La Utopia delakoa izan da, 2016an hasi zena eta, besteak beste, hiri hauek bisitatu dituena: ToledoMurtziaMalagaSevillaPalma MallorcakoaSantiago de Compostela eta Gasteiz. Bere lehenengo diskoa, formatu fisikoan, 2016an aterako du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario